Egitasmoaren nondik norakoak

Musikabidaiaren bidez, kontinente ezberdinen inguruko bideo erreportaje bat grabatu beharko dute ikasleek, bertako herrialdeetako dantzak, musikak eta berezitasunak erakustearekin batera. Horretarako, kontinenteen bidez, herrialde desberdinak ezagutuko dituzte eta, konpetentzia musikalak landuko dituzte, besteak beste: abestia, instrumentuak, dantzak eta gorputz perkusioa.

Ikaste prozesu guzti honetan zehar, ikasleen parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza esanguratsua funtsezkoak izango dira, ikasleen araberakoa izango baita ikaskuntza prozesua egokia den edota baita demoaren arrakasta. Hein horretarako IK-KI programak (“Ikasteko Kooperatu – Kooperatzen Ikasi”) eskaintzen dituen dinamikez eta tresnez baliatuko gara. IK-KI programa, gaur egun hezkuntzan, bizi dugun gizarte honek aurkeztutako erronkei erantzuteko sortu izan den metodologia inklusiboa, aktibo eta kooperatzailea da.

 

Eduki guztiak bost unitate didaktikotan bildu ditugu kontinente bakoitzeko bat. Unitate guztiek, aurretik, jarduera orokor baten lanketa edukiko dute, proiektuari hasiera emateko baliatuko dena. Ariketa honen garapena hemen behean aurki dezakezue ere.

Metodologia hau erabiliz, ikasleak erronka baten aurrean jarriko ditugu unitate bakoitzean, eta kooperazioan lan eginez, proposatutako erronkari heldu beharko diote. Horrela, ikasketa esanguratsuak lortuko dira eta ikaslea ikaste/irakaste prozesuaren erdigunean jarriko da.

Unitate hauetan, beraz, kontinenteka egingo da lan, hau da, kontinente bakoitzak bere sekuentzia didaktikoa jarraituko du. Hala ere, unitate hauen antolaketak aukera eskaintzen du jarduerak modu independientean lantzeko. Aldi berean, unitate didaktiko bakoitzean hiru fase bereiziko dira: hasierako fasea, garapen fasea eta bukaerako fasea.

Hona hemen unitate hauek martxan jartzeko informazio didaktikoa:

Jarraian, aipatutako unitateen gida didaktikoak uzten dizkizuegu eskuragarri:

Jarduera orokorra
Afrika gida didaktikoa
Asia Gida Didaktikoa
Asia Gida Didaktikoa
Europa Gida Didaktikoa
Ozeania