Unitateak nola erabili

Webgunearen goiburuan, hasierako orriaz gain, material pedagogiko honen osagarriak “mundo mapa” atalean; eta baita irakasleek kontsultatzeko gida didaktikoak ere. Unitate bakoitzak bere gida dauka eta horiek ere saretik deskargatzeko moduan daude. Gida horietan, jarduerak gauzatzeko azalpenak aurkituko dituzue, eta baita irakaslearentzako informazio osagarria ere.

Unitate bakoitzak 3 fase ditu: hasiera-fasea, garapen-fasea eta amaiera-fasea.

Hasierako orrian, materialaren inguruko informazioa topatuko duzue: nola erabili, eta egitasmoaren nondik norakoak. Egitasmoaren nondik norakoak atalean sartuta, material hau zer helbururekin sortu dugun jakingo duzue, eta metodologiari buruzko informazioa, helburu didaktikoak eta edukiak ere aurkituko dituzue.

Unitateak lantzen hasteko, munduko mapan nahi duzuen kontinentearen gainean klik egitea besterik ez duzue. Aukeratutako unitatean sartzean, haren egitura agertuko zaizue orriaren goialdean, eta fase bakoitzaren gainean sakatuta, fase hori aurrera eramateko egin beharreko jarduerak aurkituko dituzue. Dena den, jarduerak bata bestearen jarraian egitea aholkatzen dugu, ikasi beharreko ezagutzak modu egokian jaso ahal izateko. Batetik bestera pasatzeko, hurrengo jarduerara eramango zaituzten botoia sakatu beharko duzue.

Bestalde, jardueren osagarri gisa, lan-koadernoa txertatu dugu hainbat kasutan. Jardueran bertan azalduko zaizue zein kasutan jo behar duzuen lan-koadernora eta bertan zer egin beharko duzuen. Kasu horietan, lan-koadernoko botoian klik egin, eta Drive formatuko beste leiho batean zabalduko zaizue bete beharreko fitxa. Ariketak osatzen hasi aurretik, dokumentuaren kopia bat egin beharko duzue eta, ondoren, zuen Driveko karpetan gorde, modu digitalean lan egin nahi izanez gero. Saretik deskargatu eta inprimatzeko aukera ere baduzue, paperean egin nahiko bazenute.