Pantaila bidez “bidaiatzeko” aukerarik izan duzue? Zer herrialde “bisitatzeko” aukera izan duzue telebista, mugikor edota ordenagailu bitartez?
Hori da unitate honetan egin beharko duzuena, dagokizuen kontinenteari buruzko bideo-erreportaje bat osatu beharko duzue eta bertako dantzak, abestiak eta berezitasunak ikaskideei erakutsi. Bideoak sortzen ikasiko duzue!
Ezagutzen duzue bideo-sortzailerik? Nolako lanak egiten dituzte? Zein duzue gustuko?
Baina, hasi aurretik, ba al dakizue zenbat kontinente dauden? Eta bakoitza non kokatzen den?
Ederki! Bost kontinente ditugu: Europa, Afrika, Amerika, Asia eta Ozeania. Orain, bost talde osatuko dituzue eta talde bakoitzak kontinente bat aukeratu beharko du.