BRASIL
Brasil! Inauteriak! Dantza! Brasil ezaguna da bere Inauteriagatik eta bertan egiten dituzten dantza motengatik. Sambaren berri izango duzue, noski!
Jarduera honetan, Brasilgo instrumentu desberdinak ikusteko aukera izango dugu eta horiek “jo” beharko dituzue. Ikusi bideoa eta saiatu galderei erantzuten.
Listo? Zer moduz atera zaizue? Ongi, seguru! Orain beste urrats bat emango dugu aurrera. Aukera itzazue ikusi dituzuen instrumentuen artean hiru. Aukeratzen dituzuen horiek hasieran entzundako abestian integratu
beharko dituzue eta haren soinuak imitatu. Prest zaudete? Sortu zuen dantza! Samba!
Dantza bukatu ondoren, elkartu zaitezte berriro taldean eta nola sentitu zareten adierazi lan-koadernoan.