Kontinentea ezagutzen
Lanean hasi aurretik, garrantzitsua da Amerikari buruz dakiguna partekatzea. Horrela, inongo bitarteko teknologikorik edota libururik erabili gabe, Amerikari buruz dakizuena partekatuko duzue taldean.
Har itzazue minutu pare bat bakarka zerrenda bat osatzeko Amerikari buruz dakizuenarekin. Hori egin ondoren, taldean aipatu eta dokumentu bateratu bat osa ezazue zuen lan-koadernoan.
Galdera lagungarriak:
Non dago Amerika?
Zer herrialdek osatzen dute?
Laguntza gisa, hona hemen Amerikarekin
lotura duten hainbat irudi: