FIJI

Gustura ibili al zarete maorien dantzak eta “kantuak egiten”? Ba orain beste irla sorta bat ezagutuko duzue, Fiji Uharteak hain zuzen ere. Baina, ba al dakizue zenbat uharte diren? Zergatik ez dugu informazio hori bilatzen? Txundituta geratuko zaretela uste dut. Goazen!

Harrigarria, ezta? Hondartzak, koralezko uharria, oihan tropikalak… Ederra paradisua! Orain, goazen haien erritmoak ezagutzera!

Bi tutu erabilita jolas/dantza bat egiten dute eta zuek ere beste horrenbeste egitera animatzen zaituztegu. Lehenengo eta behin, bideokoak bezalako tutuak lortu beharko ditugu, berdinak ez badira ere balioko digutenak. Jarraian, bideoko erritmoak ikasi eta hasi praktikatzen!  

Orain, tutu hauek apaindu ditzakezue. Horretarako, nahi duzuen materiala erabili dezakezue. Behin amaituta, taldekide guztiak dantza hau egiten grabatu eta zuen irakasleari bidali beharko diozue bideoa. Astindu gerria!