ZEELANDA BERRIA
Zeelanda Berria, zein leku paregabea! Aurreko jardueran herrialde honen inguruko informazioa eskuratzeko aukera izan duzue. Ziur erakargarriak egin zaizkizuela hango paisaia eta kultura!
Zeelanda Berria, besteak beste, ezaguna da bertan egiten duten dantza batengatik: hakarengatik hain zuzen ere.
Ez al duzue inoiz ikusi errugbi partidetan Zeelanda Berriko jokalariek hasieran egiten duten dantza? Ba, ez galdu aukera eta, minutu pare bat baduzue, ikustea gomendatzen dizuegu.
Hala ere, oraingo honetan hango abesti ezagun bat ikusiko duzue: “Pokarekare Ana”.
Ezagutzen duzue? Har itzazue 5-10 minutu Interneten abesti honi buruzko informazioa eta esanahia bilatzeko:
Entzun abestia
Aurkitutako informazioa lan-koadernoan bil ezazue eta irakaslearekin partekatu. Bere esanahia ezagutu ondoren, abestia ikasteko unea iritsi da.
Zeelanda Berriaren inguruko informazioa transmititzeko, bertako abesti bat ikasi eta erakustea baino hoberik ez dago! Has gaitezen, bada!
Hartu kantaren letra eta jarraitu bideoko azalpenak!
Errepikarekin nahikoa duzue? Horrela bada, bideoan egin bezala, gainontzeko letra abestu beharrean bertako mugimenduak imitatu (edota koro moduan abestiari jarraitu) eta errepikaren zatia abestu.