BRASIL

Brasil! Inauteriak! Dantza! Brasil ezaguna da bere Inauteriagatik eta bertan egiten dituzten dantza motengatik. Sambaren berri izango duzue, noski! 

Jarduera honetan, Brasilgo instrumentu desberdinak ikusteko aukera izango dugu eta horiek “jo” beharko dituzue. Ikusi bideoa eta saiatu galderei erantzuten. 

 

Zer instrumentu imitatzen ditu bideoan? Eztabaidatu taldean. Instrumentu desberdinak imitatzea ez da lan makala, horretarako ezinbestekoa baita gogoa jartzea. Talde honetan hori soberan dago! Zenbat instrumentu imitatzeko gai izango zarete? Praktikatu ondorengo ariketarekin!

Listo? Zer moduz atera zaizue? Ongi, seguru! Orain beste urrats bat emango dugu aurrera. Aukera itzazue ikusi dituzuen instrumentuen artean hiru. Aukeratzen dituzuen horiek hasieran entzundako abestian integratu

beharko dituzue eta haren soinuak imitatu. Prest zaudete? Sortu zuen dantza! Samba!
Dantza bukatu ondoren, elkartu zaitezte berriro taldean eta nola sentitu zareten adierazi lan-koadernoan.