gidoia osatu

Pixkanaka ari gara amaierara iristen, eta, hasieran esan bezala, bideo bat egin beharko duzue taldekideen artean. Baina horretarako, prestaketa lanak egin beharko dituzue.
Lehenik eta behin, grabaketaren gidalerroa prestatu beharko duzue eta, ondoren, taldean storyboard bat osatu, hau da,

kontakizuna nolakoa izango den eta grabaketaren planoak erabakiko dituzue: nola grabatu, nondik egin grabazioak…

Eginda dauden grabaketak ere aprobetxatu ditzakezue, noski!

Gainera, gidoia ere zehaztu beharko duzue:

galdera

Zer esango du bakoitzak ?

Zein formatutan egingo da?

Zein dira hartzaileak?

Hala eta guztiz ere, lan-koadernoan aurkituko duzue gidoia egin ahal izateko txantiloia. Galdera horiek kontuan izanda egin beharko duzue. Azkenik materialak prestatu beharko dira, atrezzoa esaterako. 

Behin dena prestatuta hasi gaitezke grabazioak egiten eta ondoren edizioaren zatia etorriko zaigu. Hurrengo ataletan pausu hauekin hasiko zarete. Goazen!