gidoia sortzen

Pixkanaka aurrera goaz! Zenbat eratako gauzak ikusi ditugun dagoeneko! Amerikari buruzko berezitasunak jaso ditugu, bertako abesti, musika eta dantzak ikusi eta landu…

Esan genezake dagoeneko nahikotxo dakizuela Amerikaz. Zorionak! Informazio asko dugu, beraz, gure erreportajea sortu eta grabatzeko, baina jakin behar duzue, grabaketa egin aurretik, grabaketa-prozesua gidoi batean adieraztea ezinbestekoa dela.

Baina gidoia, zertarako? Etxean erosketak egin behar izaten dituzuenean, ez al duzue erosiko beharreko produktuen zerrenda osatzen?

Zerrenda hori lagungarria izaten da ondoren egin beharreko erosketan dena argi edukitzeko eta okerrak saihesteko. Ba, horixe da egin beharko duzuena!

Osatu ondorengo taula zuen bideoak izango dituen atalekin.

bonbilla koloreekin

Gomendioak:

Bideoak segida logiko bat eduki behar du, hau da, agertuko diren herrialdeak bata bestearen atzetik aurkeztu behar dituzue, bakoitzari buruzko informazioa eta dantza edo abestiak erakutsiz. Adibidez: Estatu Batuei buruzko informazioa eman eta hango abestiaren aurkezpena egin, Txileri buruzko informazioa eman eta hango abestiaren aurkezpena egin…