HERRIALDEAK EZAGUTZEN

Jadanik badakizue zein izango den zuen helburua: erreportari lanak eginez Amerika ikaskideei ezagutaraztea.

Grabaketak egiten hasi aurretik, garrantzitsua da grabatu nahi dugun horren inguruko informazioa eskuratzea. Nola eman, bestela, guretzat ezezaguna den zerbaiten berri?

Modu horretan, errazago egingo zaigu helarazi nahi dugun informazio hori modu argian azaltzea.

Aurretik, Amerikari buruz dakizuena partekatu duzue taldekideen artean, baina orain informazio esanguratsua eskuratu beharko duzue. Lan hori Amerikako herrialdeei buruzko informazioa bilatuz egingo duzue.
Taldekide bakoitzak herrialde bati dagokion informazioa bilatuko du: batek Estatu Batuei dagokiona, beste batek Txileri buruzkoa, ondorengoak Brasili buruzkoa eta azkenak Kubari buruzkoa.

Apuntatu informazioa lan-koadernoan.

Aurkitutako informazioa erreala da? Webgune fidagarrietatik eskuratu duzue? Bilaketa esanguratsuak egiteko erabil ditzakezuen tekniken artean bat bilaketa aurreratuarena da.

Aprobetxatu eskaintzen dituen aukerak!
Ondoren, taldean elkartu eta aurkitutako informazioa partekatu.