txile

Zer moduz Brasilgo erritmoekin? Gustura ibili zarete? Zer-nolako bizitasuna eskaintzen duen herrialde horrek! Ba, oraingo honetan Txilera egingo dugu jauzi!

Jarduera honetan landuko duzuen dantzarekin hasi aurretik, bere testuingurua ezagutzea komeni da. Horretarako, elkartu zaitezte taldetan eta hitz egin irudietan ikusten duzuenaz.

galdera

Nongo dantza eta mozorroak dira?

Zein egun ospatzeko egiten dutela uste duzue?

Zer ondoriotara iritsi zarete?

 

 

Ikusi duzuen jaialdiak “u La morenada” du izena. Baina zer da? Bilatu informazioa sarean eta bildu garrantzitsuena iruditzen zaizuena lan-koadernoan.

Orain, ikusi bideoa eta ikasi bertako dantzak taldean.

Zer moduz? Ondo? Seguru dagoeneko prest zaudetela Txileko inauterietan parte hartzeko!