Musika eta bidaia material pedagogiko gisa
Unitate didaktikoaren proposamena hezitzaileak ikasleen sormen musikala aberasteko eta garatzeko sortu da. Gaur egun, oso zaila suertatzen zaigu gure lurraldeko mugetatik ateratzea beste leku batzuk ezagutzeko eta herrialde eta kontinenteen berezitasunak ezagutzeko geratzen zaigun bidea telebista, sare sozial edota aldizkari bidez horiei buruzko informazioa jasotzea da.
Aipatutako bitarteko horien bidez eskuratzen dugun informazioa profesionalengandik lor dezakegu, adibidez, kazetariengandik. Baina ogibide hau eraldaketa fase baten aurrean dago. Izan ere, digitalizazioaren ondorioz, komunikazio modu berriak bilatu behar izan dituzte. Gazteen kasuan, kazetariaren lanbidea ez da oso ezaguna, eta horregatik, ogibide hau eta bere aldagai berriak ezagutzeko aitzakia oinarri hartuta, interesgarria iruditu zaigu Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei begira unitate hau sortzea. Profesional hauen lana herritarrei gai desberdinen inguruko albisteak edota informazioa eskaintzean oinarritzen da. Informazio hori guztia era askotan eskaintzeko gai dira, hartzaileak informatzeko aukeratzen duten formatuaren arabera, baina horietako batzuk ez dira ezagunak.
Metodologia
Ikasmaterial hau Heziberri 2020 Planari jarraituz egin da, sekuentzia didaktikotan antolatu da eta jarduerak egitura kooperatiboak erabiliz landu dira.
Sekuentzia didaktiko bat ekoizpen erreal batean amaitzen den jarduera multzo harilkatu bat da. Ekoiztu beharreko materiala helburu duela, curriculumak proposatutako gaitasunak garatuko ditu ikasleak, horretarako aukeran jartzen zaizkion gaiak eta jarduerak bidelagun direla. Sekuentzia didaktikoak, beraz, helburu konkretu eta erreal bati erantzuteko jarduera-multzoak dira. Gure kasuan, gai baten inguruan eratuko dira hezkuntza kooperatiboa erabiliz, betiere helburu konkretu eta erreal bati erantzuteko. Jarduerek zentzua daukate azken ekoizpenari begira, eta ekoizpena ahalik eta ondoen gauzatua izan dadin bideratzen dira sekuentzia didaktikoko jarduerak.
Ikaste-prozesu honetan, ikasleen parte-hartze aktiboa eta ikaskuntza esanguratsua funtsezkoak izango dira, ikasleen araberakoa izango baita ikaskuntza prozesua egokia den edota baita demoaren arrakasta ere. Gure helburuak lortzeko horretarako, IK-KI programak (“Ikasteko Kooperatu- Kooperatzen Ikasi”) eskaintzen dituen dinamikez eta tresnez baliatuko gara. IK-KI programa gaurko gizartearen erronkei erantzuteko sortu den metodologia inklusiboa, aktiboa eta kooperatzailea da.
Eduki guztiak sei unitate didaktikotan bildu ditugu: jarduera orokorra bata, eta beste bat kontinente bakoitzeko. Metodologia hau erabiliz, ikasleak erronka baten aurrean jarriko ditugu unitate bakoitzean, eta kooperazioan lan eginez, proposatutako erronkari heldu beharko diote. Horrela, ikasketa esanguratsuak lortuko dira eta ikaslea ikaste/irakaste prozesuaren erdigunean jarriko da.
Unitate hauetan, beraz, kontinenteka egingo da lan, hau da, kontinente bakoitzak bere sekuentzia didaktikoa izango du. Hala ere, unitateen antolaketak aukera eskaintzen du jarduerak modu independentean lantzeko.
Unitate didaktiko bakoitzean hiru fase bereiziko dira: hasierako fasea, garapen fasea eta bukaerako fasea.
Hasierako fasea
Unitate didaktikoaren arabera, ikasleek kontinentean dituzuten aurrezagutzak ikusteko izango da baliagarria. Horrekin batera, sekuentzian zehar egingo den lana zein izango den azalduko zaie ikasleei.
Garapen fasea
Behin gaia planteatu eta gero, ikasleek proposatu zaien erronkari erantzuteko informazioa eta ezagutzak eskuratuko dituzte. Herrialde bakoitzean, kantuarekin, instrumentuekin, dantzarekin eta gorputz perkusioarekin lotutako jarduerak egingo dituzte, horrela konpetentzia musikalak eskuratzeko.
Horrekin batera, kazetaritzarekin lotutako alderdiak ere landuko dituzte, bideo erreportajea egiteko behar duten informazioa eta ezagutzak eskuratuz.
Bukaerako fasea
Ikasleek, unitate bakoitzaren amaieran, helburu zuten erronka gauzatuko dute. Garapen fasean landutako materiala erabiliz, azken helburuari erantzuteko ekintzak egingo dira.
Helburuak
Helburu orokorra:
– Euskarazko IKT baliabideei esker, ikasleen konpetentzia musikala garatu.
Helburu espezifikoak:
– Haurren garapen kognitiborako musika erabili.
– Jolastuz eta sormena garatuz, hazi eta hezi.
– Taldeko lana sustatu eta jorratu.
– IKT baliabideen erabilpenean trebatu.
– Euskadiko kultura musikala ezagutzen lagundu.
Aurrez aipatutako helburu espezifikoez gain, sormena, musika-espresioa eta interpretazioari eta entzumen musikalari erreparatuz gero, helburu espezifikoagoak landu daitezke:
Sormena, musika-espresioa eta interpretazioari dagokienez:
– Ahotsa, gorputzaren perkusioa eta musika-tresnak akonpainamendu moduan erabili testu errezitatu, abesti eta dantzetan.
– Euskal kultura-ondareko eta beste kultura batzuetako abesti-errepertorio zabala, mota eta estilo askotarikoa, eskuratu.
– Ahotsa, gorputza eta musika-tresnak zaintzeko ohiturak hartu.
– Musika konbentzio-zeinuen bidez adierazi: pentagrama, notak, figura eta isiluneak, sol klabea, konpasa, etab.
– Grafia askotarikoak (konbentzionalak eta ez konbentzionalak) erabili asmatutako musika erregistratu eta gordetzeko.
– Abesti eta pieza instrumental gero eta zailagoak irakurri eta interpretatu, grafia konbentzionalak eta ez konbentzionalak erabilita.
– Orff instrumentarium-erako instrumentazio xumeak interpretatu.
– Euskal Herriko eta beste kultura eta garai askotako ahotsezko piezak eta pieza instrumentalak interpretatu, akonpainamenduarekin eta akonpainamendurik gabe.
– Taldeko dantzak eta koreografiak asmatu eta interpretatu, Euskal Herriko eta beste tokitako estilo askotako musika-piezetatik abiatuta.
– Inprobisazioa baliatu ahotsarekin, musika-tresnekin eta gorputzarekin, musika estimuluei eta bestelako estimuluei erantzuteko.
– Sarrerak, interludioak, kodak eta akonpainamenduak sortu abesti eta pieza instrumentalentzat.
– Ikus-entzunezko bitartekoak eta baliabide informatikoak erabili musika-piezak sortzeko, irudiei eta errepresentazio dramatikoei soinua jartzeko eta ikasgelan interpretatutako musika grabatzeko.
– Musika eta dantza balioestea, herrien kultura-ondarearen osagai diren aldetik.
– Musika sortzean, jarrera saiatua eta aurrera eta hobera egiteko borondatea izatea.
– Interesa eta ardura izatea interpretatzeko eta sortzeko jardueretan.
Entzumen musikala lantzeari dagokionez:
– Inguruneko soinuak ikertu eta zaratak eta kontaminazio akustikoa hauteman.
– Eraso akustikoekiko jarrera kritikoa izan eta gogoz lan egitea eraso horiek murriztu eta norberaren eta taldearen ongizatea handitu.
– Adierazpen musikaleko kode konbentzionala ulertu eta haren oinarrizko erabilera egin.
– Musika-mintzairako tresnak erabili obra xumeak aztertzeko.
– Adi entzun estilo eta kultura askotako musika-konposizioak, Euskal Herrikoak eta beste herrialdeetakoak, eta haien ezaugarri bereizgarri batzuk ezagutu.
– Tresnen eta ahotsen sonoritateak hauteman eta horiek guztiak tresnen eta/edo ahotsen taldekatze askotarikoetan lotu.
– Iturri askotan bilatu musika-tresnei, konpositoreei, interpreteei, musika-ekitaldiei eta musikaren funtzioen eta erabilerei buruzko informazioa.
– Entzunaldietan eta bestelako musika-emanaldietan izan behar diren portaera-arauak ezagutu eta bete.
– Estilo, konpositore, garai eta kultura askotako musika-obrak balioetsi eta haiek entzunez gozatu.
Landuko diren zeharkako konpetentziak
– Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia.
– Testuak ahoz eta idatziz ulertzea eta idaztea autonomiaz.
– Informazioa balioestea eta adieraztea (argudioak azaltzea, arrazoiak ematea, etab.).
– Zereginak, ahoz edo idatziz, zuzentasunez egitea.
– Ikaskideekin-irakasleekin hitzezko edota hitz gabeko komunikazio aproposa erabili
– Norberak egin nahi dituen proposamenen azalpenak ulergarriak izatea.
– Hitz gabeko komunikazioa lantzea, kodeak ulertuaz
– Testuak ahoz eta idatziz ulertzea eta idaztea autonomiaz.
– Informazioa balioestea eta adieraztea (argudioak azaltzea, arrazoiak ematea, etab.).
– Zereginak, ahoz edo idatziz, zuzentasunez egitea.
– Ikaskideekin-irakasleekin hitzezko edota hitz gabeko komunikazio aproposa erabili
– Norberak egin nahi dituen proposamenen azalpenak ulergarriak izatea.
– Hitz gabeko komunikazioa lantzea, kodeak ulertuaz
Ideiak sortu, hautatu eta adieraztea.
– Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.
– Informazio-iturrien eta informazioaren beraren egokitasuna ebaluatzea.
– Informazioa ulertzea (konparatzea, sailkatzea, sekuentziatzea,aztertzea eta laburbiltzea), buruz ikastea eta azaltzea (deskribatzea, definizioak eta laburpenak egitea, azalpenak ematea, etab.).
– Proposatutako baliabideen irakurketa edo behaketaren ulermena.
– Konpetentzia digitala, proposameneko baliabide digitalak erabiltzeko.
– Irudia eta ahotsa jaso nahiz lantzeko bitarteko desberdinak erabiltzea.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
– Informazioa bilatzea, aukeratzea eta erregistratzea, zenbait iturri (idatzizkoak, ahozkoak, ikus‐entzunezkoak, digitalak…) erabiliz.
– Informazioa ulertzea eta buruz ikastea (ulermenean oinarritutako pentsamendua).
– Informazioa interpretatzea eta ebaluatzea (pentsamendu kritikoa).
– Ideiak sortzea eta aukeratzea (pentsamendu sortzailea).
– Baliabide kognitiboak modu estrategikoan erabiltzea, ikasitakoak beste egoera batzuetara mobilizatuz eta transferituz.
Elkarbizitzarako konpetentzia
– Komunikazioetan norberaren eta besterena uztartzea, guztien nahiak asetzeko. Hau da, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak modu asertiboan adieraztea eta, aldi berean, besteren sentimenduak, pentsamenduak eta nahiak adi entzutea eta kontuan hartzea.
– Taldean ikastea eta lan egitea, bakoitzak bere ardurak onartuz, baita norberarenak ere, eta elkarlanean lan egin, pertsonen eta iritzien aniztasunak dakarren aberastasuna aitortuta
– Elkarbizitzarako arauak errespetatu eta betetzea.
– Gatazkei konponbidea eskaini, elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez.
Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia
– Ideiak edo proiektuak sortzea, eta hauen plangintza eta bidegarritasunean lan egitea
– Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea.
– Plangintzaren eta egindako lanen ebaluazioa egitea eta hobekuntza-proposamenak lantzea.
– Lortutako emaitzaren berri ematea.
– Egindakoak ebaluatu eta hobekuntzak egiteko proposamenak egitea.
Norbera izaten ikasteko konpetentzia
Auto-erregulazioa
– Norberaren pentsamendua eta ikasteko estilo kognitiboan.
– Norberaren gorputz‐itxuran eta funtzioan
– Norberaren emozioetan.
– Norberaren jokabide moraletan.
– Norberaren motibazioa eta nahimenean, erabakiak hartu eta betebeharrak betetzeko
Autoestimu errealista izatea.
Erabakiak hartu eta erantzukizunak onartzea.
Jardueren antolaketa eta denboralizazioa
Unitate bakoitza hiruhileko batean egiteko diseinatuta dago; alegia, guztira 16 ordu inguru eskainiz egiteko. Hala ere, unitateen lanketa hiruhileko bakar batean egin beharrean, urte guztian zehar lantzeko ere balio dute. Honek aukera eman diezaieke ikasleei kontinente guztien lanketa egin ahal izateko. Dena den, unitateen antolaketari esker, jarduerak modu independientean ere egin daitezke.
Edozein kasutan, irakaslearen esku geratzen da unitateak beste modu batean garatzea.
Espazioaren kudeaketa
Baliabideak
Lan hau garatzeko IKTak (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) erabiliko ditugu. Besteak beste, arbel digitala gela osorako eta ordenagailu eramangarri bana ikasle bakoitzarentzat.
Hori kontuan izanda:
– Testuak irakurri, bideoak ikusi edo audio-zatiak entzungo dira, besteen artean unitateetan.
– Informazioa bilatzeko, Internet erabiliko da.
– Materiala ekoizteko kamerak edota mugikorrak erabiliko dira.
– Gaiak aurkezteko, txostenak idazteko, bideo edizioak egiteko eta ahozko nahiz idatzizko ekoizpenetarako sarean dauden aplikazioak erabiliko ditugu. Ikasleek lan-koadernoak edukiko dituzte eskuragarri ariketa-lanak egiteko.
Lantaldea
Iñaki Tolaretxipi Tejeria (Proiektuaren zuzendaria)
- Ingeniaritzan doktorea
- Donostiako Unibertsitate Eskola Politeknikoko (EHU) irakaslea
- Musika irakasle tituluduna
- Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria
- Konposatzailea
Antton Jauregi Aranburu (Aholkulari pedagogikoa)
- Giza Zientziak eta Musika Hezkuntzako irakasle diplomatua
- “Pentagrama enea” materialaren egilea
- Txistu ikasketak Donostiako Udal Kontserbatorioan
- Egape ikastolako musika irakaslea
Maddalen Dorronsoro Amiano (Koordinazioa eta lanketa)
- Landarbaso Abesbatzaren formazio taldeen irakaslea.
- Landarbaso Abesbatzan abeslaria eta Ahots Teknikako irakaslea.
- Lartaun Abesbatzaren zuzendaria
Bibliografia
Blaser A. (2001). Música y movimiento. Actividades rítmicas en el aula. Biblioteca de Eufonia.
De Castro, R. (1998). Juegos y actividades musicales. Bonum.
Escudero, M.P. (1995). Educación musical, rítmica y psicomotriz. Real Musical.
Forestier, R. (1980). Despertar al arte: introducción al mundo sonoro. Médica y Técnica.
Gillet, P., Cordelier, C., Conseil des CFMI. (2004). Musiques à lècole (Músicas en la escuela). Fuzeau.
Hernández Freixinós, J. (1998). La otra partitura. Eufonía: Didáctica de la Música, 3zk.
Leal, A. (1979). La representación gráfica de los sonidos y el paso del símbolo al signo. Revista Infancia y aprendizaje, 6, 14 – 44 orr.
Malagarriga T., Gómez, I. (1998). Hacer música en la escuela infantil: una investigación sobre la improvisación musical en la clase de 4 años. Didáctica de la música, 11, 85 – 106 orr.
Malagarriga, T., Valls, A. (2003). La audición musical en la Educación Infantil (Propuestas didácticas). Ceac.
Murray, S. (1969). El nuevo paisaje sonoro. Ricordi.
Murray Schafer, R. (2001). Musica/non musica, Enciclopedia del novecento, Torino, Einaudi.
Ochoa de Eribe, M.P. (1995). Tutti da capo (musikaren ipuinak). Ibaizabal.
Origlio, Fabrizio. (1999). Los bebés y la música: la enseñanza musical con niños de 0 a 2 años. Novedades Educativas.
Pardo Salgado, C. (1997). De la partitura gráfica al paisaje sonoro de John Cage. Revista Música y Educación. 31, 31-40 orr.
Pujolàs, P., Lago, J. R., Naranjo, M., Pedragosa, O., Riera, G., Soldevila, J., … & Rodrigo, C. (2011). El programa CA/AC (“cooperar para aprender/aprender a cooperar”) para enseñar a aprender en equipo Implementación del aprendizaje cooperativo en el aula. Barcelona: Universitat Central de Catalunya. Stracted, 4(02), 2018.
Rico Martín, C. eta Rey Gomez, D. (2004). Musicogramas. Edición primaria. San Pablo.
Sanuy, M. (1994). Aula sonora. Morata.
Solorzano, G., Solorzano, P. (1998). Kantiruri. Ed. Ikas euskal pedagogia zerbitzua.
Storms, G. (2003). 101 Juegos musicales. Divertirse y aprender con ritmos y canciones. Biblioteca de Eufonia.
Trias Llongueres, N. (1985). Juegos rítmicos. Dinsic, Publicacions Musicals.
Velilla, Natalia. (2008). Suena, suena bebés. Real Musical.
Wuytac, J. (1989). A proposition d’audition musical active. Musique et Culture, 3, 3-4 orr.