estatu batuak

Abestea gauza erraza izan daiteke, nahikoa da ahotsa lantzea tonu musikal desberdinak lantzeko. Jarduera honetan urrats bat emango dugu aurrera eta ahots desberdinen bitartez nola abestu daitekeen ikusiko dugu. 

Zer iruditzen?

Lehenik eta behin, entzun “Rock my soul” kantaren zati hau letrari jarraituz.

Zer iruditu zaizue? Hona hemen zuen iritzia jasotzeko galdetegia

Abestia entzun eta ebaluatu ondoren, mota bereko kanta bat abestu beharko duzue. Lehenik eta behin, esaldi bat sortu beharko duzue taldean eta lan-koadernoan idatzi:

Osatu duzue esaldia? Ba orain, nahi duzuen tonu musikala erabiliz, esaldi hura abestu beharko duzue. Baina nola? Jarraitu ondorengo urratsak eta joan betetzen lan-koadernoan dauzkazuen atalak!

1. urratsa

Taldeak banatu (gutxienez bi talde, baina komeni da taldeko kopurua adina talde osatzea, hau da, 4 bazarete 4 talde osatzea).

2. urratsa

Abesteko hurrenkera ezarri. Nor hasiko da abesten? Nork jarraituko dio?

3. urratsa

Lehen taldekidea abesten hasiko da eta, aukeratu duzuen hitzera iristen denean, hurrengoa hasiko da, aurrekoak esaldia behin eta berriz errepikatzen duen bitartean. Horrela, taldekide guztiak abesten hasten zareten arte. Nahi adina luza dezakezue esaldiaren errepikapena.

Nola sentitu zarete? Zaila egin zaizue? Zerbait hobetu beharko zenukete? Eztabaidarako unea da.
Oraintxe bertan landu duzuena kanon bat da. Zer den ikusi nahi duzue? 

Horixe da gaur landuko duzuena. Prest zaudete? Hartu abestiaren letra eta hiru taldetan banatu zaitezte. Abestia hiru zatitan banatu eta talde bakoitzak bere atala landuko du. Ikusi bideoa nola egin behar den ikasteko!