GIDOIA SORTZEN

Pixkanaka aurrera goaz! Zenbat eratako gauzak ikusi ditugun dagoeneko! Ozeaniari buruzko berezitasunak jaso ditugu, bertako abesti, musika eta dantzak ikusi eta landu… Esan genezake dagoeneko nahikotxo dakizuela Ozeaniaz. Zorionak!

Informazio asko dugu, beraz, gure erreportajea sortu eta grabatzeko, baina jakin behar duzue, grabaketa egin aurretik,

grabaketa-prozesua gidoi batean adieraztea ezinbestekoa dela.

Baina gidoia, zertarako? Etxean erosketak egin behar izaten dituzuenean, ez al duzue erosi beharreko produktuen zerrenda osatzen? Zerrenda hori lagungarria izaten da ondoren egin beharreko erosketan dena argi edukitzeko eta okerrak saihesteko. Ba, horixe da egin beharko duzuena!

Ikusi ondorengo bideoak eta adierazi zein zati bereizgarri igartzen dituzuen.
Banaketa hori egina duzuela, zer da atal bakoitzean egiten dena?

bonbilla koloreekin

Gomendioak:

Bideoak segida logiko bat eduki behar du, hau da, agertuko diren herrialdeak bata bestearen atzetik aurkeztu behar dituzue, bakoitzari buruzko informazioa eta dantza edo abestiak erakutsiz. Adibidez: Zeelanda Berriari buruzko informazioa eman eta hango abestiaren aurkezpena egin, Fijiri buruzko informazioa eman eta hango abestiaren aurkezpena egin…