AUSTRALIA

Dagoeneko ikasi ditugu maorien abesti eta fijiarren doinu musikalak. Zein polita den Ozeania, bere uharte, kultura eta paisaia bereizgarriekin! Oraingo honetan, Ozeaniarekin identifikatu daitekeen dantza bat prestatu beharko duzue eta, ondoren, grabatu.

Baina lasai, lehenik eta behin “5, 6, 7, 8” izeneko abestiarekin egindako dantza ikusi eta landuko duzue! Eutsi horri!

Zer moduz? Ongi, ezta? Dantza ikasia duzuela, jar zaitezte taldean hura dantzatzeko!
Orain, har ezazue arnasa pixka bat hurrengo zatiarekin hasi baino lehen.

Elkar zaitezte taldean eta sor ezazue ikusitako bideoan oinarritutako dantza bat. Ozeaniako abesti eta instrumentuekin jolasteko aukera izan duzue. Hartu horiek oinarri bezala! 

Hasi bideo honetako musikarekin dantzatzen eta, ondoren, zuek asmatutako pausuak gehitu dantza horri. Adibidez, originaleko pausoa manten dezakezue errepikarako, eta gero, zuenak sartu. Nahastu erritmoak, abestiak… Sortu zuen gustukoa den dantza bat, izan Ozeaniako partaide! 

galdera

 

Zein dantza polita sortu duzuen!

Orain, dantza hori grabatu beharko duzue eta irakaslearekin partekatu, ea zer iruditzen zaion!