HERRIALDEAK EZAGUTZEN

Jadanik badakizue zein izango den zuen helburua: erreportari lanak eginez Ozeaniari buruz landuko duzuena zuen ikaskideei ezagutaraztea.  

Grabaketak egiten hasi aurretik, garrantzitsua da grabatu nahi dugun horren inguruko informazioa eskuratzea, izan ere, nola grabatuko dugu guretzat ezezaguna den zerbaiten inguruan? Informazioa eskuratuz goazen bezala, errazago egingo zaigu prestatu behar dugun bideoaren edukia zehaztea.

Aurretik, Ozeaniari buruz dakizuena partekatu duzue taldekideen artean, baina orain benetako informazioa eskuratu beharko duzue. Lan hau Ozeaniako herrialdeei buruzko informazioa bilatuz egingo duzue.

Jar zaitezte taldeka eta ekin lanari!

Jar zaitezte taldeka eta ekin lanari!

Zer aurkitu duzu Zelanda Berriaz?

Australiari buruz zer agertzen da?

Fijiri buruz zerbait topatu al duzu?

Eta nor dira maoriak? Zer dakizu haiei buruz?

Aurkitutako informazioa erreala da? Webgune fidagarrietatik eskuratu duzue? Bilaketa esanguratsuak egiteko erabil ditzakezuen tekniken artean bat bilaketa aurreratuarena da. Aprobetxatu eskaintzen dituen aukera desberdinak!