MAORIAK

Zer-nolako abestiak entzun ditzakegun Ozeanian zehar, hori bai paradisua! Zelanda Berria ezagutu ondoren, bertan indar handia duten MAORIAK ezagutuko dituzue, kasu honetan beraien musikaren bitartez.

 

Hurrengo ariketan, maoriek abesten duten kantua irakurriko duzue eta hartaz hausnartu. Lehendabizi bakarka egingo duzue eta, ondoren, taldean.

 

Zerbait ulertzen al duzue? Hitzen bat zerbaitekin erlazionatzeko gai zarete? Ez da batere erraza, ezta? Beharbada, kantua bere dantzarekin batera ikusten badugu errazagoa egingo zaigu.

Zer esan nahi ote du letrak?

Eta dantzak?

Zerbait interpretatu dezakezue?

Idatzi lan-koadernoan!

Orain, saia zaitezte zuek ere dantza hau egiten, eta abesten ere bai noski. Animo! Bikain aritu zarete! Bukatzeko, taldean honako galdera hauek erantzun beharko dituzue eta koadernoan apuntatu.